Presa
Erdi Arotik aurrera, errotako zein burdinolako makineria hidraulikoa mugiarazteko ura Oria ibaitik hartu izan da presak eraikiz. Azken presa, harrizkoa, 1689. urtean eraiki zen eta uholde arriskua tarteko, 1982. urtean eraitsi zen. Presa ubidetik kentzean, ibaiko urak indar handiagoa hartu zuen eta hondoan metatutako sedimentuak altxatzen joan ziren, lokatz artean egurrezko presa bat agerian utziz.
Dokumentuen arabera, egurrezko presa 1568. urtean eraiki zen. Berreskuratutako presak egitura erraldoia du: egurrezko habe handiekin eginda dago eta 20 bat metroko zabalera du.
2011. urtean, Albaola Itsas Kultur Erakundeak berreskuratutako egurrekin presa berreraiki zuen. Europa osoan jendearentzat ikusgai dagoen musealizatutako presa bakarra da eta Igartza Jauregi azpiko gela batean dago ikusgai.

PRESA
XV-XVI mendeak
Egurrezko presa. Presa txikia
XV-XVI mendeak
1568
Egurrezko presa berria. Presa nagusia. Martin Elustondok eta Martin Pagadizabalek eraikia
1687
Harrizko presa. Juan Zabalak, Juan Abariak, Gaspar Gazteluk, Juan Astigarragak eta Francisco Carrerak eraikia
1687
1982ko urriaren 12an
Presa bota zuten
1983
Indusketa arkeologikoa
1983
2011
AlbaolaItsasKulturErakundeak gordetako presa zatiekin presa berreraiki zuen. Europa osoan jendearentzat ikusgai dagoen musealizatutako presa bakarra da eta Igartza Jauregi azpiko gela batean dago ikusgai
Bibliografia
01
Santana, Alberto et ali. Igartubeiti.Gipuzkoako baserri bat. Un caserío guipuzcoano.Ed.Gipuzkoako Foru Aldundia.2003.ISBN 84-7907-407-8.
02
Uria Irastorza, Jose. Sagardoa. Ed.: Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, 1978. ISBN 84-7173-060-X.