DBH Industrializazioa

industrializazioa-igartza.jpg

Igartzak Industrializazioarekin izugarrizko gorakada egin zuen, XV. Mendean Igartzaren suspertzea burdin ekoizpenarekin lotuta egon zen. Gipuzkoako ekonomia jarduerarik garrantzitsuena burdingintza zelarik. Gaur egun geratzen diren aztarnak ikusteko aukera izango dute eta burdinaren garrantzia aztertu ere bai.

Errota ere industrializazioarekin loturiko beste alderdi bat zen, izan ere, energia hidraulikoa erabili zuten hau martxan jarri ahal izateko eta azken eraikuntza izan zen itxi zutena. 1468tik 1983ra bitarte erabili izan zen errota da.

Horregatik, Igartzak izan duen industrializazio garrantzia kontuan izanda, DBH-ko zein Batxilergoko ikasleei gure alderdi teoriko eta praktikoek esku-hartzeko aukera izango dute.

 

 

Helburuak

  • Helburua, galdera ezberdinak ondo erantzutea da.
  • Helburu orokorra: Igartza enpresa multinazional erraldoi bihurtzea
industrializazioa-igartza-hezkuntza.jpg

Jarduerak

  1. Mezu ezkutua: Modu nahasian eta desordenatuan informazio garrantzitsua dago ezkutuan. Ikasleek esaldia ordenatu eta mezua argitu beharko dute.
  2. Galdera: Gaiarekin lotutako galdera bat egingo zaie eta jokalariek erantzun egin beharko dute. Kasu batzuetan erantzuna irekia izango da eta beste batzuetan, berriz, aukera ezberdinetatik bat hautatu beharko dute.
  3. Proba: Dagokion geldiunearekin lotutako froga bat gainditu beharko dute bisitariek.
  4. Marrazkia: Igartzarekin eta industriarekin zerikusia duen marrazki bat egin beharko du taldeetako batek eta gainontzekoek zer den asmatu beharko dute.
  5. Mimika: Igartzarekin eta Industriarekin zerikusia duen zerbait antzeztu beharko du taldeetako batek eta gainontzekoek zer den asmatu beharko dute.

Jarduera edo fitxa guztiek industrializazioarekin eta Igartzako Monumentu Multzoarekin izango dute zerikusia.

industrializazioa-igartza-ikasleak.jpg

Erreserbatu orain

LH 1 zikloa
LH 2 zikloa
LH 3 zikloa
DBH industrializazioa
DBH erdi-aroa