- Zu hemen zaude:
-
Etxea
- Alokairua
Alokairua

Tamaina desberdineko guneak, baliabideak eta instalazioak erabiltzeko aukera ugari eskaintzen ditu Monumentu Multzoak jarduerak eta ekitaldiak egiteko. Ondorengo guneen erabilera jasotzen du araudiak: Errota, Burdinola eta Jauregia.
Edozein erakunde publikok zein pribatuk, elkartek, enpresek edota pertsona fisikok aipatutako guneak alokairuan erabiltzeko baimena lor dezake; beti ere, araudian ezarritakoari jarraituz eskatzen badu, udal ordenantza fiskaletan araututako tarifak ordaintzen baditu eta Udalak eta enpresa kudeatzaileak eskaera aztertu eta baimena ematea erabakiz gero.