LH 3 zikloa

lh3-igartza.jpg

Igartza Monumentu Multzoak aldaketa nabarmenak izan ditu mendez mende. Jauntxoak bizi zirenetik gaur egun arte izandako bilakaeran, nekazal giroak ere izan du bere protagonismoa. Unitate didaktiko honen helburua ikasleei nekazaritzaren eta baratzaren ezagutza ezagutaraztea izango da.

Lehen Hezkuntzako azken zikloan, Igartzako Monumentu Multzoan ikus ditzaketen hainbat objektu, leku eta kultura elkarrekin ikasteko, aztertzeko eta ondo pasatzeko aukera itzela izango dute.

Helburuak

  • Igartzan, eta batez ere bere ingurunean, aurkituko ditugun baliabideak zein diren  ezagutzea.
  • Gure historiako, eta batez ere Beasaingo,usadioak ezagutzeko aukera izatea.
  • Euskararen erabilera bultzatzea beti ere lagun artean.
  • Elkarrekin jolastea, ondo pasatzea, eta batez ere, gure monumentu multzoaz gozatzea.
lh3-igartza-hezkuntza.jpg

Jarduerak

  1. Jarduera: Esamesak. Talde bakoitzak bere esamesak zer dioen argitu beharko du.
  2. Jarduera: Armiarma sarea.
  3. Jarduera: Mimika. Talde bakoitzari txartel bat emango diogu. Txartelean esaldi nahasi bat aurkituko dute, guztien artean ordenatu eta mimikaz azaldu beharko diete gainontzeko taldeei.
  4. Jarduera: Etiketak. Talde bakoitzean txarteltxo ezberdinak banatuko ditugu Gaztetxo bakoitzak jaso duen txartela kopetan jarriko du. Bere taldekideek tokatu zaion rola jakingo dute baina norberak ez du jakingo zer etiketa duen. Ondoren, arazo bat planteatuko da taldean: 000 euroko saria irabazi duzue, erabaki guztion artean diru horrekin zer egingo duzuen.
  5. Jarduera: Jauregiko arkitektura. Talde bakoitzari atal baten izena emango diogu txartel batean. Honen atzean esaera zahar baten lehenengo zatia aurkituko dute eta ondoren bigarren zatia aurkitu beharko dute eta honela jauregiaren atalaren izenari dagokion irudia topatuko dute.
  6. Jarduera: Dozena bat zuhaitz. talde bakoitzak zuhaitz izen bat esan beharko du. Helburua gutxienez 12 zuhaitz mota ezberdin izendatzea izango da.
  7. Jarduera: Egia ala gezurra. Euskal mitologiaren inguruan galdera sorta bat egingo dugu eta erantzunak asmatu beharko dituzte.
  8. Jarduera: Errotaren atalak. Talde bakoitzari errotaren atalak izendatzeko orri bat banatuko diogu. Talde bakoitzak hutsune ezberdinak dauzka eta guztien artean fitxa osoa betetzealortu beharko dute.
  9. Jarduera: Txondorra egin dezagun! Talde bakoitzak txondorraren prozesua hobeto ulertzeko txondor txiki bat eraikiko du.

Hirugarren zikloko gaztetxoek Euskal Herriko baratzak lantzeko erabiltzen diren eta erabili izan diren tresna ezberdinen irudiak lortuko dituzte, hauetako bakoitza dagokion izenarekin lotu eta etxekobalkoian baratza jartzeko tailerra egingo dute.

lh3igartza-hezkuntza-ikasleak.jpg

Erreserbatu orain

LH 1 zikloa
LH 2 zikloa
LH 3 zikloa
DBH industrializazioa
DBH erdi-aroa