DBH Erdi-Aroa

erdi-aroa-igartza.jpg

Igartzako Monumentu Multzoan dagoen jauregia dorretxea izan zen lehenago. DBH nahiz Batxilergoko ikasleei eskaintzen zaien bisita teoriko-praktikoak hainbat helburu ditu:

Batetik, Erdi Aroan Igartza Monumentu Multzoak izan zuen garrantzia, eta batez ere, historia ezagutzeko aukera paregabea da. Bestetik, Lazkaoko jauntxoen birpopulazio agindua kontuan harturik eta 1340. urtetik aurrerako agiriak ardatz izanik, Igartzako hainbat txoko bisitatzeko eta Erdi aroan murgiltzeko aukera izango dute.

Azkenik, hirugarren helburua, egungo Igartza Erdi Arokoarekin alderatzea eta hausnarketa egitea da.

 

Helburuak

  • Helburua, hainbat galdera ondo erantzutea da.
  • Helburu orokorra: Igartzako jauregia eraitsi eta jauregi berri bat eraikitzea.
erdi-aroa-igartza-bisita.jpg

Jarduerak

 

  1. Mezu ezkutua: Modu nahasian eta desordenatuan informazio garrantzitsua dago ezkutuan. Ikasleek esaldia ordenatu eta mezua argitu beharko dute.
  2. Galdera: Gaiarekin lotutako galdera egingo zaie eta jokalariek hau erantzun beharko dute. Kasu batzuetan erantzuna irekia izango da eta beste batzuetan, berriz, aukera ezberdinetatik bat hautatu beharko dute.
  3. Proba: Dagokion geldiunearekin lotutako froga bat gainditu beharko dute bisitariek.
  4. Marrazkia: Igartza eta industriarekin zerikusia duen marrazkia egin beharko du taldeetako batek eta gainontzekoek zer den asmatu beharko dute.
  5. Mimika: Igartzarekin eta Industriarekin zerikusia duen zerbait antzeztu beharko du taldeetako batek eta gainontzekoek zer den asmatu beharko dute.

Honako jarduera edo fitxa guztiek Erdi Aroarekin eta Igartzako Monumentu Multzoarekin izango dute zerikusia.

erdiaroa-igartza-bisita-hezkuntza.jpg

Erreserbatu orain

LH 1 zikloa
LH 2 zikloa
LH 3 zikloa
DBH industrializazioa
DBH erdi-aroa