Historia

historia-igartza-ondare-multzoa.png

Igartzako Monumentu multzoak Erdi Aroan du jatorria, baina beti mantendu ditu ekoizpenerako instalazioak, errota, ola eta azpiegitura hidraulikoak garai berrietara  egokitzeko ahalmena eta nahia.  Izan ere, Igartzako ferroiak izan ziren ibaian behera kilometro bat beherago XIX. mendean Fábrica de Hierros de San Martin, geroago CAF bilakatu zena,  sortu zutenak. XX. mende erdi aldera Indar enpresako pabiloietako batzuk eraiki ziren Igartzako burdinolaren gainean, beste behin ere orube berean iraultza industriala emanez.

XXI. mendeko lehenengo hamarkadan, Beasain zabaldu egin zen hirigintza aldetik, baina aldi berean, Igartzako multzoa kontserbatu eta duen balioa aitortu zitzaion, eta asmatu egin zen horretan. Gaur egungo erabilera berriak, alde batetik, jarraipena ematen dio lehengoari, eta beste aldetik, zentzua ematen die eraikin horiei.

Igartza Jauregiaren historiaren bideoa

play-icon2.png

Kultur ondarea

Beasaingo Paperak