LH 1 zikloa

Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleekin Unitate Didaktikoak jarraitzen ditugu, errotan plastilina tailerra egiteko beharko dituzten osagaiak lortzera bideratutakoak: irina, gatza, ura, baskula, etab.
Kasu honetan, elkarrekin jolas egin, taldean erabakiak hartu eta batez ere elkarrekin ondo pasatzeko aukera itzela izango dute.
Helburuak
- Igartza eta batez ere bere ingurunean aurkituko dituzten baliabideak ezagutzea.
- Gure historiako, eta batez ere Beasaingo,usadioak ezagutzeko aukera izatea.
- Euskararen erabilera bultzatzea beti ere lagun artean.
- Elkarrekin jolastea, ondo pasatzea, eta batez ere, gure monumentu multzoaz gozatzea.

Jarduerak
- Jarduera: Zergatik dago hemen Igartza? Talde bakoitzak puzzle bat egin beharko du, Igartzaren kokalekuarekin eta historiarekin lotutako irudiekin.
- Jarduera: Armiarma sarea.
- Jarduera: Dolarea. Haurrei argazkiak emango zaizkie eta hauek kronologikoki ordenatu beharko dituzte.
- Jarduera: Apaizaren zakua. Haur bakoitzak gurutzea ez den forma geometriko bat atera beharko du eta dagokion kaxan sartuko du.
- Jarduera: Armairuaren ipuina. Igartzan dagoen armairuaren inguruko ipuin bat kontatuko zaie.
- Jarduera: Gure basoak. Talde bakoitzak basoetan aurkitu ditzakegun zuhaitzen argazkiak izango dituzte eta hauek izenarekin elkartu beharko dituzte.
- Jarduera: Euskal Mitologia. Talde bakoitzari esaldi bat emango zaio eta mitologiako pertsonaia batekin lotu beharko dute.
- Jarduera: Zerealak sentitzen. Errotan erabiltzen diren zerealak ezagutuko dituzte.
- Jarduera: Burdinola.
Bisita gidatuan 9 geldialdi egingo dituzte eta horietako bakoitzean gai bat jorratuko dute. Jarduera amaitzean, elikagai desberdinak lortzea izango da helburua.
