Santiago bidea

Igartza, Erdi Arotik aurrera, leku estrategiko bat izan zen garaiko hiru biderik garrantzitsuenak igarotzen zirelako bertatik: Santiago Bidea, Errege Bidea eta Urola ibaiaren haranarekin lotzen zuena. Industrializazioarekin batera trena iritsi zen eta, hor hasi zen Igartzaren gainbehera. Gaur egun bide horietako batek irmo jarraitzen du bidaiariak erakartzen: Santiago Bidea edo Donejakue bidea. Igartzatik 3. etapa igarotzen da, Tolosatik Zegamara doana. Gainera Igartzako errotan dagoen erromesentzako aterpetxeak, bertan atseden hartzeko aukera eskaintzen du, leku historiko honetan gaua igaroz.

Erromesen aterpetxerako kontaktua: 747 48 67 70 (15:00 etatik 22:00etara).

mobile
mobile

Pirinioetako Burdinaren Bidea

Euskal Herria, orokorrean, aberatsa da ondare siderurgikoari dagokionez, euskaldunek lantzen zuten burdina ospe handikoa baitzen. Igartzan XVIII. Mendeko burdinolaren aztarnak kontserbatzen dira eta horrela Pirinioetako Burdinaren Bidea-ra gehitu zen Monumentu Multzoa. Bide sinboliko horrek Pirinioen bi aldeetan dauden (Euskal Herria, Akitania, Ariège, Andorra eta Katalunia) ondare industrialak batzen ditu; siderurgiari lotutako kultura partekatuz.

https://pirinioetakoburdinanbildea.eus/

mobile

Ibilbideak Beasainen

Murumendiren magalean eta N1 errepidearen altzoan eskuak zabaltzen dituen herri irekia da Beasain. Herriak naturarekin eta nekazal munduarekin duen loturaz hitz egiten digute inguruko mendietan sakabanatzen diren auzoek; eta Igartzako Monumentu Multzoak, egurrezko presak eta Oria ibaiak, garai bateko lanbideekin eta burdinarekin landutako iragana gogora ekartzen digute. Gaurko Beasain sutegian gori dagoen herria da, eta bere txinpartak, euskal tradizioa, kultur ondarea, burdinaren industria, mendia eta kirolak. Ezin ahaztu kokaleku estrategikoan egonik, kanpoko eta bertako haizeen elkargune aberatsa dela eta bisitari eta ibiltari guztientzat atseden leku aparta.

 

Beasaingo ibilbideak:

https://www.beasain.eus/beasaingo-ibilbideak

mobile

Europako Industria Ondarearen Ibilbidea

Industria Ondarearen Europako Ibilbidea (ERIH - European Route of Industrial Heritage), Europako industria-iraganari lotutako turismo-baliabide nagusiak lotzen eta antolatzen dituen sarea da, industria-ondarearen bidez Europako integrazioa sustatzea da honen asmoa. Dagoeneko Europako 47 herrialdetako industria-jarduerari lotutako 1.750 interes-leku biltzen ditu.

Euskadi 2019tik da partaide, Eskualde-Ibilbide moduan, 34 industria-baliabiderekin, horien artean Igartza. Igartzako Monumentu Multzoak ekoizpenerako instalazioak, errota, burdinola eta azpiegitura hidraulikoak kontserbatu dituelako. Igartzako olagizonak izan ziren, urteetan, euskal gizartean errotutako burdingintza tradizioaren isla.

https://www.erih.net

mobile