LH 2 zikloa

lh2-igartza.jpg

Igartzan Monumentu Multzoan mitologiak ere badu bere garrantzia, horregatik Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloko ikasleek Euskal Mitologiarekin lotura egiteko aukera izango dute.

Ziklo honetan zehar, elkarrekin jolas egin, taldean erabakiak hartu eta batez ere elkarrekin ondo pasatzeko aukera itzela izango dute. Igartza eta batez ere bere ingurunean aurkituko ditugun baliabideak zein diren  ezagutzea dute helburu.

Helburuak

  • Igartzan, eta batez ere bere ingurunean, aurkituko ditugun baliabideak zein diren  ezagutzea.
  • Gure historiako, eta batez ere Beasaingo,usadioak ezagutzeko aukera izatea.
  • Euskararen erabilera bultzatzea beti ere lagun artean.
  • Elkarrekin jolastea, ondo pasatzea, eta batez ere, gure monumentu multzoaz gozatzea.
lh2-igartza-liburuxkak.jpg

Jarduerak

  1. Jarduera: Zergatik dago hemen Igartza? Talde bakoitzak puzzle bat egin beharko du, Igartzaren kokalekuarekin eta historiarekin lotutako irudiekin.
  2. Jarduera: Armiarma sarea.  
  3. Jarduera: Dolarea. Taldetan banatuko dira ikasleak, talde bakoitzak txartel bat izango du eta mimikarez bidez beste taldekide guztiei azaldu beharko die. Beste taldeek asmatu egin behako dute zertaz ari diren.
  4. Jarduera: Gorputza eta Gizartea. Talde bakoitzari gorputzeko atal bat banatuko zaio eta gorputza osatu beharko dute. Atal bakoitzak kolore bat izango du eta gizarte egitura bat irudikatuko du.
  5. Jarduera: Jauregiko arkitektura. Talde bakoitzari atal baten izena emango diogu txartel batean. Honen atzean esaera zahar baten lehenengo zatia aurkituko dute eta ondoren bigarren zatia aurkitu beharko dute eta honela jauregiaren atalaren izenari dagokion irudia topatuko dute.
  6. Jarduera: Gure basoak. Talde bakoitzak basoetan aurkitu ditzakegun zuhaitzen argazkiak izango dituzte eta hauek izenarekin elkartu beharko dituzte.
  7. Jarduera: Egia ala gezurra. Euskal mitologiaren inguruko txartelak banatuko zaizkie eta talde bakoitzak froga bat egin beharko du.
  8. Jarduera: Zerealak sentitzen. Errotan erabiltzen ziren zerealak ezagutuko dituzte
  9. Jarduera: Burdinola.

Euskal mitologiako pertsonaia ezberdinen irudiak lortuko dituzte, ondoren bakoitza dagokion izenarekin lotu beharko dute erreferentzi gunean, eta azkenik, euskal mitologiako maskara sortzeko tailerra egiteko aukera izango dute.

lh2-igartza-liburua.jpg

Erreserbatu orain

LH 1 zikloa
LH 2 zikloa
LH 3 zikloa
DBH industrializazioa
DBH erdi-aroa