LH 1 zikloa

lh1-igartza.jpg

Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleekin  Unitate Didaktikoak jarraitzen ditugu, errotan plastilina tailerra egiteko beharko dituzten osagaiak lortzera bideratutakoak: irina, gatza, ura, baskula, etab.

Kasu honetan, elkarrekin jolas egin, taldean erabakiak hartu eta batez ere elkarrekin ondo pasatzeko aukera itzela izango dute.

Helburuak

  • Igartza eta batez ere bere ingurunean aurkituko dituzten baliabideak  ezagutzea.
  • Gure historiako, eta batez ere Beasaingo,usadioak ezagutzeko aukera izatea.
  • Euskararen erabilera bultzatzea beti ere lagun artean.
  • Elkarrekin jolastea, ondo pasatzea, eta batez ere, gure monumentu multzoaz gozatzea.
lh1-igartza-liburuxkak.jpg

Jarduerak

  1. Jarduera: Zergatik dago hemen Igartza? Talde bakoitzak puzzle bat egin beharko du, Igartzaren kokalekuarekin eta historiarekin lotutako irudiekin.
  2. Jarduera: Armiarma sarea.  
  3. Jarduera: Dolarea. Haurrei argazkiak emango zaizkie eta hauek kronologikoki ordenatu beharko dituzte.
  4. Jarduera: Apaizaren zakua. Haur bakoitzak gurutzea ez den forma geometriko bat atera beharko du eta dagokion kaxan sartuko du.
  5. Jarduera: Armairuaren ipuina. Igartzan dagoen armairuaren inguruko ipuin bat kontatuko zaie.
  6. Jarduera: Gure basoak. Talde bakoitzak basoetan aurkitu ditzakegun zuhaitzen argazkiak izango dituzte eta hauek izenarekin elkartu beharko dituzte.
  7. Jarduera: Euskal Mitologia. Talde bakoitzari esaldi bat emango zaio eta mitologiako pertsonaia batekin lotu beharko dute.
  8. Jarduera: Zerealak sentitzen. Errotan erabiltzen diren zerealak ezagutuko dituzte.   
  9. Jarduera: Burdinola.

Bisita gidatuan 9 geldialdi egingo dituzte eta horietako bakoitzean gai bat jorratuko dute. Jarduera amaitzean, elikagai desberdinak lortzea izango da helburua.

lh1-igartza-liburuak.jpg

Erreserbatu orain

LH 1 zikloa
LH 2 zikloa
LH 3 zikloa
DBH industrializazioa
DBH erdi-aroa