Eskaintza  zabala du Igartza Monumentu Multzoak hezkuntza arloan,  haur  hezkuntzatik  hasi  eta  Batxilergora  bitartekoei zuzenduta.  Baina  honetaz  gain,  hezkuntza  premia  berezia  duten pertsonak, helduen eskolak, euskaltegiak ere jasotzen dira. Adinaren eta beharren arabera bakoitzari bere beharretara egokitutako bisita eskainiko zaio.

Mendeetan zehar bidaiatzea helburu izango duen txango polit bat egiteko aukera izango da, bertako Monumentu Multzoko eraikinak ezagutuz, hala nola, jauregia, ermita, presa, errota eta burdinola. Baita bide nagusia ere, garrantzi handikoa gainera.

Bisita hauek gure hezkuntza programan eta unitate didaktikoetan oinarritutadaude eta LH-koen kasuan jolasen bidezko metodologia erabiltzen dugu. DBH eta Batxilergoko ikasleekin, berriz, bestelako gaiak lantzen ditugu, hala nola, industrializazioa eta erdi aroa. Helduen hezkuntzakoek  eta euskaltegietako ikasleek ere gure hezkuntza programan hainbat ekintza egiteko aukera dute, beti ere gure historia, ondarea eta kultura oinarri harturik.

Adierazi beharrekoa da, Web orrian aurkitu dezakezuen informazioaz gain, informazio zehatzagoa ematen duen PDF bat ere badugula. Eskatu lasai 943 087 798 telefonora deituta edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. e-mailera idatzita.

LH 1 zikloa
LH 2 zikloa
LH 3 zikloa
DBH industrializazioa
DBH erdi-aroa

Tailerrak

Hurrengo tailerrak

Ez dago ekitaldirik