Errota
Erdi Arotik aurrera, Igartzakoa bezalako ehunka errota hidraulikoren informazioa bildu da Euskal Herrian. Errota horretako errotarriek uraren indarrarekin ehotzen zituzten zereal mota ezberdinak. Igartzako errota historian zehar garrantzi handiko errota izan da, Erdi Aroko bi bide nagusienetakoen bidegurutzearen alboan kokatua baitago.
Igartzako errotaren egiteko nagusiak zereal aleak eho, irin ezberdinak lortu eta ogia egitea izan ziren, bai inguruko herritarrentzat baita bidegurutzetik pasatzen ziren bidaiarientzat ere. XVII. mendean eraiki zen eta 1982 arte martxan egon zen. Gaur egun, eraikinean lau atal bereiz ditzakegu: errota, errotarien etxebizitza, aldaparoa eta turtuki-sistema.

ERROTA
1431
Errotaren lehen aipamena. Martin de Elustondok haritzezko aldaparoa eraiki zuen.
1431
1504
Igartzako errota garrantzitsua izan zen, garai hartako ehotzeko hiru harri pare zituelako
1570
Martin de Elustondok haritzezko aldaparoa egin zuen
1570
1611
Martin Abariak azpiegitura hidraulikoan hainbat berrikuntza egin zituen, aldaparoko hargin lana egin zuen hain zuzen.
1890
Egurrezko turtukia burdinezkoarengatik ordezkatzen da
1890
1911
Energia elektrikoa sortzeko sistema
1970
Labea
1970
1996
Errotaren barnealdea ikertu eta berreskuratzeari ekin
Bibliografia
01
Agirre-Mauleon, Juantxo et ali. Igartza Historia y Patrimonio Cultural. Capítulo 4.El molino. Beasaingo Paperak 8. 2000. Beasaingo Udala. ISBN: 84-921541-4-4.
02
Agirre-Mauleon, Juantxo.El molino de Igartza (Beasain). Molinos y energías renovables en Euskal Herria. Beasaingo Paperak 10. 2002. Beasaingo Udala. ISBN: 84-921541-9-5.
3
Agirre Sorondo, Antxon.Tratado de Molinologia.