Dolarea
Dolarea ostatu zerbitzua mantentzen duen bideko bentarik zaharrenetakoa da Euskal Herrian. 1611. urtean, Isabel Lobiano andereak Igartzako zubiaren ondoan eraikitzea agindu zuen, garaiko bidegurutzerik garrantzitsuenetakoa zenaren aldamenean: Paris eta Madril hiriak lotzen zituen lurreko biderik garrantzitsuena bertatik igarotzen zen.
2007an Aranzadi Zientzia Elkarteak egin zituen indusketa batzuetan, Erdi Aroan eta XVI. mendean funtzionatu zuen dolare gotiko baten egurrezko oinarriak berreskuratu zituen. Ezkioko Igartubeiti baserrian dagoenaren antzeko teknologia duen dolarea da. Gaur egun, hoteleko kafetegian ikus dezakegu, jatorrizko lekuan kokatuta.

DOLAREA
1611
Isabel Lobiano, Igartzako andreak, agindu zuen eraikitzea
1611
2007ko azaroaren 6an
Aranzadiren indusketari esker, Dolareako dolarearen aztarnak agerian geratu ziren
Bibliografia
01
Santana, Alberto et ali. Igartubeiti.Gipuzkoako baserri bat. Un caserío guipuzcoano.Ed.Gipuzkoako Foru Aldundia.2003.ISBN 84-7907-407-8.
02
Uria Irastorza, Jose. Sagardoa. Ed.: Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, 1978. ISBN 84-7173-060-X.