Burdinola
Erdi Aroaren bukaera aldetik hasi eta XIX. mendera arte Gipuzkoan burdingintza izan zen ekonomia-jarduerarik garrantzitsuenetakoa, eta industria honi eutsi zion azpiegitura teknologiko nagusia, berriz, burdinola hidraulikoa.
Igartzako burdinolari buruzko lehen aipamen idatziak XV. mendekoak izan arren, gaur egun ikus dezakeguna 1782. urtean berreraikitako eraikina da. Igartzako burdinolak inguruko basoetatik hartzen zituen ekoizpenerako behar zituen lehengaiak, hala nola, Zerain eta Mutiloako meategietako burdin minerala eta egur-ikatza ekoizteko inguruko harizti eta pagadietako egurra. Azkenik, makineria mugiarazteko energia hidraulikoa Oria ibaiak ematen zuen.

XIX. mendean, berrikuntza teknologikoak burdinola hidraulikoen aktibitatearen bukaera ekarri zuen.
1830. urtean Igartzako eta Ihurreko burdinolak ustiatzen zituzten familietako kide ziren Domingo Goitiak eta Martin Usabiagak, Francisco de Aranarekin elkartu eta errekan kilometro bat beherago Fabrica de Hierros San Martin sortu zuten. Bertan, Euskal Herriko bigarren labe garaia eraiki zuten. Geroago, fabrika honek Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) izena hartu zuen.
Gaur egun, Beasaingo tradizio industrialaren lekuko bihurtu den paisaia kultural garrantzitsua dugu Igartzako burdinola. Gipuzkoan, museo bilakatutako hiru burdinola ditugu, Agorregikoa (Aia), Mirandaolakoa (Legazpi) eta Igartzakoa.
BURDINOLA
XV. mendea
Burdinolaren lehen aipamen idatzia. Gaur egun ikus daitezkeen eraikin eta instalazioak
XV. mendea
1615
Felipe III.ak Igartzako burdinola bisitatu zuen
1660ko maiatzaren 8an
Felipe IV.ak Igartzako burdinola bisitatu zuen
1660ko maiatzaren 8an
1782
Gaur egunean ikus daitezkeen eraikin eta instalakuntzak erabat berreraiki zituen Frantzisko Iberok
1860
Igartzako burdinolak bere jarduera amaitu zuen
1860
1890
Egurrezko turtukiak kendu eta burdinezkoak jarri zituzten. Energia elektrikoak sortzeko sistema ezarri zen
1970
Labea
1970
2007ko maiatzaren 12an
Errotaren barnealdea ikertu eta berreskuratzeari ekin zioten. Eraberritutako Burdinolak ireki zituen ateak
Bibliografia
01
Elena Barrena Osoro, Jose Antonio Marin Paredes. Historia de las vías de comunicación en Gipuzkoa.I Antigüedad y Medioevo. 1991. Ed. Diputación Foral de Gipuzkoa. ISBN: 8479070471.
02
Jose Anjel Achon. Historia de las vías de comunicación en Gipuzkoa.II Edad Moderna 1500 -1833. 1998. Ed. Diputación Foral de Gipuzkoa. ISBN: 8479072261.
03
José Antonio Rodríguez Ranz, Eider Landaberea Abab. Historia de las vías de comunicación en Gipuzkoa.III 1833 -1937. 2003. Ed. Diputación Foral de Gipuzkoa. ISBN: 847907406X.
04
José Antonio Rodríguez Ranz. Historia de las vías de comunicación en Gipuzkoa.IV 1938 -2010. 2011. Ed. Diputación Foral de Gipuzkoa. ISBN: 9788479076498