Errota

Erdi Arotik aurrera, Igartzakoa bezalako ehunka errota hidraulikoren informazioa bildu da Euskal Herrian. Errota horretako errotarriek uraren indarrarekin ehotzen zituzten zereal mota ezberdinak. Igartzako errota historian zehar garrantzi handiko errota izan da, Erdi Aroko bi bide nagusienetakoen bidegurutzearen alboan kokatua baitago.

Igartzako errotaren egiteko nagusiak zereal aleak eho, irin ezberdinak lortu eta ogia egitea izan ziren, bai inguruko herritarrentzat baita bidegurutzetik pasatzen ziren bidaiarientzat ere. XVII. mendean eraiki zen eta 1982 arte martxan egon zen. Gaur egun, eraikinean lau atal bereiz ditzakegu: errota, errotarien etxebizitza, aldaparoa eta turtuki-sistema.

igartza_planoa_aereo-errota.png

ERROTA

1431

Errotaren lehen aipamena. Martin de Elustondok haritzezko aldaparoa eraiki zuen.

1431

1504

Igartzako errota garrantzitsua izan zen, garai hartako ehotzeko hiru harri pare zituelako

1570

Martin de Elustondok haritzezko aldaparoa egin zuen

1570

1611

Martin Abariak azpiegitura hidraulikoan hainbat berrikuntza egin zituen, aldaparoko hargin lana egin zuen hain zuzen.

1890

Egurrezko turtukia burdinezkoarengatik ordezkatzen da

1890

1911

Energia elektrikoa sortzeko sistema

1970

Labea

1970

1996

Errotaren barnealdea ikertu eta berreskuratzeari ekin

Errota-eta-errotarien-etxearen-ikuspegi-orokorra-atzekaldean-jauregia.-2011
Errota-eta-errotarien-etxearen-ikuspegi-orokorra.-2011.-I.Erauskin
Errota-eta-etxearen-ikuspegi-orokorra.-2011.-I.Erauskin
Errota
Errota2
Errota3
Errotarien-etxebizitza.-2011.-Aranzadi
Uraren-indarrez-turtukia-dantzan.-2011.-Fotoetxe

Bibliografia

01
Agirre-Mauleon, Juantxo et ali. Igartza Historia y Patrimonio Cultural. Capítulo 4.El molino. Beasaingo Paperak 8. 2000. Beasaingo Udala. ISBN: 84-921541-4-4.
02
Agirre-Mauleon, Juantxo.El molino de Igartza (Beasain). Molinos y energías renovables en Euskal Herria. Beasaingo Paperak 10. 2002. Beasaingo Udala. ISBN: 84-921541-9-5.
3
Agirre Sorondo, Antxon.Tratado de Molinologia.