Burdinola

Erdi Aroaren bukaera aldetik hasi eta XIX. mendera arte Gipuzkoan burdingintza izan zen  ekonomia-jarduerarik garrantzitsuenetakoa, eta industria honi eutsi zion azpiegitura teknologiko nagusia, berriz, burdinola hidraulikoa.

Igartzako burdinolari buruzko lehen aipamen idatziak XV. mendekoak izan arren, gaur egun ikus dezakeguna 1782. urtean berreraikitako eraikina da. Igartzako burdinolak inguruko basoetatik hartzen zituen ekoizpenerako behar zituen lehengaiak, hala nola,  Zerain eta Mutiloako meategietako burdin minerala eta egur-ikatza ekoizteko inguruko harizti eta pagadietako egurra. Azkenik, makineria mugiarazteko energia hidraulikoa Oria ibaiak ematen zuen.

igartza_planoa_aereo-burdinola.png

XIX. mendean, berrikuntza teknologikoak burdinola hidraulikoen aktibitatearen bukaera ekarri zuen.

1830. urtean Igartzako eta Ihurreko burdinolak ustiatzen zituzten familietako kide ziren Domingo Goitiak eta Martin Usabiagak,  Francisco de Aranarekin elkartu eta errekan kilometro bat beherago Fabrica de Hierros San Martin sortu zuten. Bertan, Euskal Herriko bigarren labe garaia eraiki zuten. Geroago, fabrika honek Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) izena hartu zuen.

Gaur egun, Beasaingo tradizio industrialaren lekuko bihurtu den paisaia kultural garrantzitsua dugu Igartzako burdinola. Gipuzkoan, museo bilakatutako hiru burdinola ditugu, Agorregikoa (Aia), Mirandaolakoa (Legazpi) eta Igartzakoa.

BURDINOLA

XV. mendea

Burdinolaren lehen aipamen idatzia. Gaur egun ikus daitezkeen eraikin eta instalazioak

XV. mendea

1615

Felipe III.ak Igartzako burdinola bisitatu zuen

1660ko maiatzaren 8an

Felipe IV.ak Igartzako burdinola bisitatu zuen

1660ko maiatzaren 8an

1782

Gaur egunean ikus daitezkeen eraikin eta instalakuntzak erabat berreraiki zituen Frantzisko Iberok

1860

Igartzako burdinolak bere jarduera amaitu zuen

1860

1890

Egurrezko turtukiak kendu eta burdinezkoak jarri zituzten. Energia elektrikoak sortzeko sistema ezarri zen

1970

Labea

1970

2007ko maiatzaren 12an

Errotaren barnealdea ikertu eta berreskuratzeari ekin zioten. Eraberritutako Burdinolak ireki zituen ateak

Barruan
Burdinolaren-ikuspegi-nagusia.-2010.-Aranzadi
Burdinolaren-ikuspegi-orokorra-errota-ondoan.-2010.-Aranzadi
Igartzako burdinola eta errota
igartza-2018-099- Meet me in the North 2018
igartza-2018-102- Meet me in the North 2018
igartza-2018-104- Meet me in the North 2018
igartza-2018-106- Meet me in the North 2018

Bibliografia

01
Elena Barrena Osoro, Jose Antonio Marin Paredes. Historia de las vías de comunicación en Gipuzkoa.I Antigüedad y Medioevo. 1991. Ed. Diputación Foral de Gipuzkoa. ISBN: 8479070471.
02
Jose Anjel Achon. Historia de las vías de comunicación en Gipuzkoa.II Edad Moderna 1500 -1833. 1998. Ed. Diputación Foral de Gipuzkoa. ISBN: 8479072261.
03
José Antonio Rodríguez Ranz, Eider Landaberea Abab. Historia de las vías de comunicación en Gipuzkoa.III 1833 -1937. 2003. Ed. Diputación Foral de Gipuzkoa. ISBN: 847907406X.
04
José Antonio Rodríguez Ranz. Historia de las vías de comunicación en Gipuzkoa.IV 1938 -2010. 2011. Ed. Diputación Foral de Gipuzkoa. ISBN: 9788479076498