“Burdin arkitektura / Burdina arkitekturan” argazki lehiaketak, Pirinioetako Burdinaren Bidea sustatzeko Elkarteak (RDHP) antolatua, izen bereko Europako Ibilbideko ondare siderurgikoaren ezagutza sustatzea du helburu, baita herritarren artean sormena eta elkar banatzea sustatzea ere.
Erakusketa honetan, II. Argazki Lehiaketan parte hartutako argazkiak eta irabazlea daude ikusgai. Herriz herri dihardu erakusketak, ez galdu Beasainen gozatzeko aukera. Urriak 2tik 18ra zabalik egongo da Igartzako burdinolako erakusketa aretoan, asteazkenetik ostiralera 18:00tatik 20:00tara eta asteburuetan 11:00tatik 14:00tara eta 18:00tatik 20:00tara.
Gainera, bertaratutakoen artean zozketa bat jarri dugu martxan.
Zatoz Igartza Monumentu Multzoko Burdinolara!
