GAU BELTZA 2026Iristear da urteko gaurik beldurgarrik dibertigarriena, aurten ere urriak 31an Gau Beltza osaptuko dugu Igartzan, plan ezberdin batekin.

Aurten larunbata izateaz gain, herrian zehar antolatuta dauden beste jarduera batzuekin kointziditzen digunez ospakizunak aldaketa batzuk egin behar izan ditugu.

Gure helburua, parte hartzaileak Gau Beltzari aurre egiteko prestatzea izango da. Azaroak 1 Santu Guztien Eguna eta azaroak 2 Arimen eguna edo Hilen eguna izaten da, pisu handiko egunak izan ohi dira gure ohituretan. Beldurrak, ilunak, arimak… astintzen diren egunak dira hauek. Eta sinesmenei jarraituz bi tailer antolatu ditugu.

Lehenengoan aurpegiak estaltzeko erabiliko diren zapi eta kapelak atonduko ditugu. Aurpegiak estalita arimak izutzeko gaitasuna lortzen delarik, aurpegirik gabe gizatasuna galtzen delako. Festa giroa sortzeko apaingarri koloretsuetaz baliatuko gara elementu hauek apaintzeko.

Bigarrengoan, iluntasunean argia pizteko kandelak apainduko dira. Antzina, argindarra sortu aurretik oliozko lanparek eta argizarizko kandelek argiztatzen zituzten etxe eta kaleak; horregatik egun berezi hauetan pisu handia dute kandelek.

Tailerren amaieran, parte hartzaile bakoitzak hausnarketa egin beharko du, orritxo batean dituen beldurrak idazteko. Behin lan hau eginda kanpoan prestatuko den suan erreko dira, beldur hauek desegiteko. Beldurrak erre ahala, ermita aurrean egongo den photocall-ean argazkiak egiteko tartea utziko da.

Guztiok Gau Beltzerako prest gaudelarik, egun honetaz gozatzen jarraitzeko bi jolas antolatu dira. Parte hartzaileak adinaren arabera banatuko ditugu. 6 urtetik beherako haurrek zapo-tokan jolasteko aukera izango dute, 6 urtetik gorako gaztetxoek lokotx-bilketa berezi batean jardungo dute.

Bertaratu direnak agurtzeko, azken sorpresa bat egongo da BLUES Gastro-Bar en eskutik.

Tailerrei hasiera arratsaldeko 17:00tan emango zaie, sarrerak baieztatzeko 16:30tatik aurrera gerturatzea eskertuko genuke. Tailerrak eta jolasak 18:30tarako amaitzea aurre ikusten da, une horretarako prest egongo da sorpresa gozo eta beroa.

80 sarrera salduko dira guztira, ondorengo estekan eros daitezke: https://vivetix.com/es/entradas-gau-beltza-misterioa-igartzan-wf1x/session?token=tmuksed3M0R