GIPUZKOAKO ONDAREAREN JARDUNALDIAK 2026
Ondarearen Europako Jardunaldiak 1991n Europako Kontseiluak abian jarri zuen proiektu bat da, eta helburu hauek ditu: ondareari balioa ematea, herritarrengana hurbiltzea eta ondarea zaintzeak eta transmititzeak duen garrantziaz sentsibilizatzea, gizarte-kohesioa eta kultura-nortasuna indartzen dituen elementu gisa.
X. EDIZIOA
GURE ESKUETAN
Aurtengo leloarekin arriskuan dagoen kultura-ondarea zaintzea eta mantentzea guztion esku dagoela gogorarazi nahi da.
Helburu hau hiru lan-ildoetan banatu da:
- Biziberritzea
Ondare immateriala, hizkuntza gutxitua, ofizio tradizionalak, tradizioak eta eraikuntza-jakintzak bizirauteko esku-hartze aktiboa behar dute. Ondarearen dimentsio humanoa eta komunitatearen parte-hartzea balioesten dira. - Eustea
Klima-aldaketa, fenomeno natural bortitzek, turismo masifikatua, utzikeria eta higadura. Kudeaketa prebentiboa eta hirigintza-plangintza funtsezkoak dira ondarea babesteko. - Berrirudikatzea
Berrikuntza, digitalizazioa eta gizarte-partaidetza sustatuz, ondarearen esperientzia, kudeaketa eta erabilera modu berriak bultzatzen dira.
Ildo hauek jarraituz Igartzan bi aktibitate eskainiko dira. Lehena urriak 18an Igartzako Monumentu Multzo beste modu batean ezagutzeko bisita gidatu antzeztua eskainiko da Hijos de Martin y Loinaz Antzerki Taldearen eskutik; doako da eta ez da erreserbarik egin behar, 12:30tan Dolarea Hotelaren aurrean hasiko da.
Bigarrena urriak 23an, Igartzako jauregian mahai ingurua antolatu da. 70-80 hamarkaden aurretik, gaur Igartzako Monumentu Multzoa den orubean bizi izandako Beasaindarrei egindako elkarrizketak abiapuntu hartuta, mahai inguru honetan Igartzak izan duen eraldaketa ezagutuko da eta bertako auzotarren bizimoduak jasandako eragina nabarmendu nahi da. Mahai inguru honen albistea osorik.
Programak 98 jarduera baino gehiago ditu irailetik azarora bitartean, guztira 157 ekitaldi eta Gipuzkoako 36 herritan hedatuko dira.