Zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematikaren alorrean historia egin duten 19 emakume aitzindariren biografiak biltzen ditu ‘Aitzindariak’ erakusketak. Goiekik, Beasaingo Murumendi eta La Salle, eta Ordiziako Urdaneta ikastetxeekin elkarlanean, proiektu aitzindaria osatu dute: emakume zientzialariak, teknologoak eta asmatzaileak ikusgai egiteko Aitzindariak erakusketa eta bideo sorta osatzea. Honela, mundu mailako garai ezberdinetako zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematika arloko hemeretzi emakumeren lana ezagutarazi nahi izan dute. Erakusketa zabalik egon da Azaroaren 8tik 19ra arte,