Beasaingo Udalak Musikenerekin batera bigarren urtez Igartza Musika Bekak banatu ditu azaroaren 19an. Sariketa Masterreko ikasleei eta Graduko ikasleei zuzendurikoak izan da. Beka nori eman erabakitzeko partaideek zuzenekomusika emanaldian eskaini dituzte goiz eta arratsalde egin diren entzutaldi irekian. Guztira hamalau emanaldi ezberdin eskaini dira eta guztien artean kategoria bakoitzeko onena nor izan den aukeratu dute epaimahaikideeko kideek.

Horrela, Graduko ikasle onenaren saria Hector Alganza biolin jotzaileari eman diote, eta Masterrekoa berriz Alejandro Saul Martinez biolontxelo jotzaileak jaso du.