Ensamble Vocal Cámara XXI abesbatza argentinarra izan dugu Igartza Jauregian  Urriaren 31ean. Tolosako Nazioarteko abesbatza lehiaketan parte hartzera etorri da abesbatza argentinar hau eta aurretik Igartzan beraien emanaldia eskaintzeko tartea hartu dute. 130 lagun inguru bildu dira ahots zoragarri hauez gozatzeko.