Ondarearen Europako Jardunaldiei loturik, Igartza Monumentu Multzoko Paisaia Biziaren inguruan garai bateko bizimoduan azaltzen duen bisita gidatu antzeztu bat egin zen Urriaren 21ean. Errotaria, merkatariak, jauntxoak, olagizonak,… izan ziren protagonista. Antzezle lanetan Hijos de Martin de Loinaz antzerki taldea, kantujira, Igartza Monumentu Multzoko gidariak eta beste hainbat herritar aritu ziren. Jende ugari gerturatu zen bisita gidatu antzeztu hau ikustera.