IMG20250520171954.jpgBERTAN BEHERA PARTAIDE FALTAGATIK

Urrian itzuliko dira berriro ere Ondarearen Europako Jardunaldiak, herri ezberdinetako hainbat museo, interpretazio zentro, eragilek … jarduera ezberdinekin parte hartuko dute bertako ondare material zein immaterialari ikusgarritasuna emateko.

Urtero gai zehatz  bat hautatzen da eta honi loturiko bisita gidatu, hitzaldi edo bestelako edozein aktibitate antolatzeko konpromisoa hartzen da.
Aurten “Ondarea eraikitzen” lelopean, arkitektura hartu da gai gisa.

Arkitekturaren gaia ederto datorkio Igartzari, batez ere ondare material arkitektonikoek osatzen dutelako Monumentu Multzoa. Adin guztientzat egokia izan litekeen, arkitekturarekin loturiko jarduera batean pentsatuz, azkenean lehiaketa bat antolatzea erabaki da.

MAKETA LEHIAKETA

Espainiako Erret Akademiak “maketa”  hitzaren definizioetako bat Eraikuntza baten eskala txikiko eredua dela dio. Hau abiapuntu gisa hartuta, maketa lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek, Igartzako Monumentu Multzoa osatzen duten eraikinetako bat, hauen barne espazio bat edota Monumentu Multzoa bere osotasunean aurkeztu beharko dute maketa gisa.

 

  

Adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izateko eta balorazioa ahalik eta bidezkoena izateko, 3 kategoriatan banatu da lehiaketa:

  • 11 urtetik beherakoak
  • 12 eta 18 urte artekoak
  • 19 urtetik gorakoak (mugarik gabe)

Horrela sariak ere kategoria bakoitzera, adin tarte bakoitzera alegia,moldatuak daude.

 SARIAK

Beasaingo Udalaren babesarekin, Unegune-k (Igartza kudeatzen duen enpresak) sari zoragarriak prestatu ditu irabazleentzat. Kategorien arabera honakoak izango dira sariak:

 

11 urtetik behera

12 eta 18 urte artean

19 urtetik gora

1. Saria

Epaimahaiak hautatuak

  • Igartzako plaka.
  • AstoTrek, 50€-ko opari bonua.
  • Igartzako plaka.
  • 6 pertsonentzako sarrerak Laser Parkera.
  • Igartzako plaka.
  • Goierriko produktuez osatutako saskia

2. Saria

Herritarren bozka bidez hautatuak.

  • Eraikuntza joko bat.
  • Igartzako antzara jokoa.
  • Diploma
  • Eraikuntza joko bat.
  • Diploma
  • Eraikuntza joko bat.
  • Diploma.

 

IZEN EMATEA

Irailaren 10tik 28ra (biak barne) ondorengo inprimakia betez: INPRIMAKIA

Bitartean, uda honetan Igartza bisitatzera animatzen zaituztegu. Uztailaren 1etik aurrera, asteazkenetik igandera  11:30tan, 13:00tan, 16:30tan eta 18:00tan eskaintzen diren bisita gidatuen bidez Igartzaren historia ezagutzeaz gain, eraikinen barnealdea eta dituzten ezaugarri bereizgarriak ikusteko aukera izango duzue.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Jarraian erraztutako dokumentuan, lehiaketaren oinarriak dituzue.

MAKETA_LEHIAKETA_oinarriak.pdf