Urriak 31an ohitura zahar bat berreskuratuko da Igartzako Monumentu Multzoan.
Adineko jendeak oraindik gogoan du, haurrak zirenean Santu Guztien Egunaren (azaroak 1) bezperan, nola sinisten zuten kale ilunetan arimekin topo egin zezaketela. Dirudienez gazteen artean ohikoa omen zen inguruko bizilagunei ziria sartzeko, etxean zuten arbi edo kalabaza bati aurpegia egin eta kandela bat barnean piztuta herriko kale ilunetan jartzea, mamu edo deabru batekin nahastuz bizilagunak ikaratzeko.
Igartzan ordea ez da ziririk sartuko.
- Hasteko, 17:00tan Igartzako errotan kalabaza tailerra egingo da. Txikienek kalabazatxoak margotuko dituzte eta gazte zein helduk, kalabaza handiak landuko dituzte gero kandela batekin pizteko.
- Aldi berean, errotan hau ere, haurrek aurpegiak margotzeko txokoa izango dute eskura. Gau Beltzaren ospakizunarekin jarraitzeko, aurpegia mamu baten itxurara margotuko zaie.
- Baita “beldurren txokoa” ere, horrela bakoitzak bere beldurrik handiena orritxo batean idazteko aukera izango du eta aurrerago hau erretzeko aukera izango du, beldurra gainetik kentzeko.
- Tailerraren jarraian Ostadar Dantza Taldeak, Igartzako jauregian, sorpresaz beteriko dantzaldia eskainiko du.
- Amaitzeko, dantzaldiaren ondoren energia berreskuratzeko, errotan txokolatada egingo da.
IZEN EMATEA:
Tailerretan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, horretarako, sarrerak esteka honetan eros ditzazkezue:
PREZIOA
6€ + plataformako gestio gastuak /pertsonako (haur zein heldu) prezioan sartzen dira: tailerra, aurpegi margoketa, txokolatea …
Dantzaldia ikustera edonor gerturatu daiteke, herritarei orori zabalik egongo da. Aldiz tailerrean parte hartu ez duen edonork txokolatea nahiko balu, 1€ baten truke izango du.
Jantzi trapu zaharrak, zatoz Igartzara eta kendu beldurrak!