KUIR

ErakusketaKUIR kartela

Maiatzak 9tik 25era, Igartzako burdinolako erakusketa aretoan izango duzue Beasaingo Udalaren Berdintasun sailak antolatu duen erakusketa.

Sara Zozaya, Jon Sierra eta Liam Manley komisarioek, sexu eta genero aniztasunaren arte bidezko aldarria dute oinarri Teresa Castro, Rubén B. Caballero eta Xanti Garcia artisten lanak erakutsiz. Artearen Historian zehar ibilbide bat proposatzen dute, sexualitate eta identitate anitzak ardatz hartuz. Horrela, Artea eta inklusioa uztartzea lortzen dute, LGTBIQA+ errealitatea ikusarazi eta berdintasuna zein errespetua sustatzeko helburuarekin.

Ordutegia:

  • Asteazkenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
  • Asteburu eta jai egunetan: 11:00 - 14:00 / 18:00 - 20:00

Bisita gidatua

Maiatzak 17an 18:00tan, antolatzaileek bisita gidatua eskainiko dute publiko orokorrarentzat.

Bisita gidatuan parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa da, gehienez 20 pertsonako taldea izango baita.

Bisita euskaraz izango den arren, euskara ulermen baxua edo ulermenik ez dutenei laguntza eskaintzeko prest daude arduradunak.