Maiatzak 18an ospatuko da Gipuzkoako IV. Erroten Eguna. Aurten ere hainbat herrik parte hartuko dute ospakizunean, jarduera ezberdinak eskainik. Ekitaldi, bisita gidatu, hitzaldi eta abarrez beteta dator maiatza.
Igartzan, gure errotaren ateak zabalduko ditugu maiatzak 16tik ekainak 1era arte, bertan izango dugun erakusketa ikus dezazuen. Bertan errotaren ia 6 mendeak ezagutzeko aukera izango du bisitariak, ahalik eta iturri idatzi gehien jarriz bere eskura.
Asteazkenetik ostiralera 18:00tatik 20:00tara izango da ordutegia, eta asteburuetan 11:00tatik 14:00tara eta 18:00tatik 20:00tara.
Egitarau osoaren aurkezpena, Bergarako Aroztegi Aretoan egingo da maiatzak 10ean ospatuko den topaketan.
