Aurten ospatu da XI. Lemniskata Matematika argazki lehiaketa, 66 argazkilarik parte hartu dute 200 argazki bidaliz.

Epaimahaiak zioenez, aurkeztutako argazkien maila geroz eta altuagoa da. Epaimahai honetan Argizpi eta Gipuzkoako hainbat elkartetako argazkilariez gain, matematikariek ere parte hartzen dute kalitate eta matematika edukien arteko oreka gordetzeko asmotan.

Aurtengoan, sarituak honakoak izan dira:

  1. saria: Miguel Lorenzo Vilches (Granada)
    "Pajaritos"
  2. saria: Jordi Casanovas Salas (Lleida)
    "Simetrías de la naturaleza"
  3. saria: Ander Villar (Goierri)
    "Ramas geométricas"

Tokiko saria: Imanol Zubiaurre (Goierri)
"Ideien laberintoan I"

Irabazleen argazkiak eta lehiaketan aurkeztutako beste hainbat, Igartzako jauregiaren erakusketa aretoan daude.

Gaur, urtarrilak 24, arratsaldeko hitzaldiarekin batera irekiko da erakusketa hau. Otsailak 9ra arte izango dituzue ikusgai honako ordutegian:

  • Asteazkenetik ostiralera 18:00 – 20:00
  • Asteburuetan 11:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:00

Albistea