Behin Batean Beasain argazki erakusketa bat da, Beasaingo Udalak eta MAWA Ikasle Junior Enpresa Elkarteak bultzatutako proiektu baten ondorioz sortua, herriko pertsonen arteko belaunaldien arteko harremanak sustatzera bideratua; bertan udalerriko 70 urtetik gorako pertsonek eta 17 eta 25 urte bitarteko gazteek hartu dute parte.

Proiektu horri esker, belaunaldien arteko harremanak erraztu dira, haien bizimoduak, esperientziak eta kezkak ezagutu eta partekatu dira, eta parte-hartzaileen arteko loturak sortu eta indartu dira.

Azaltzen diren irudiak proiektuan parte hartu duten pertsonei dagozkie; kasu batzuetan aldez aurreko harremana bazegoen ere, beste batzuetan belaunaldien arteko proiektu honetan parte hartzearen ondorioz sortu da.

Erakusketa Igartzako Monumentu Multzoko errotan egongo da.

Ordutegia:

  • Asteazkenetik ostiralera 18:00tik 20:00ra
  • Larunbata eta igandeetan 11:00tik 14:00tara eta 18:00tik 20:00ra