Gaur urtarrilak 9an Beasaingo udalak urtarriletik ekainera bitartean Igartza Musika zikloa osatuko duten kontzertu ezberdinak aurkeztu ditu.
Zikloko lehen atal honetan zortzi emanaladi izango ditugu. Hauetatik 5 Igartzako Monumentu Multzoan izango dira, 1 Usurbe antzokian eta 2 Loinazko San Martinen Basilikan.
- Lehen kontzertua urtarrilaren 19an izango da. “Denbora” izeneko azken proiektua aurkeztuko digute Mikel Urretagoiena Trio-k. Kontzertua arratsaldeko 19:00tan izango da Igartzako Jauregian.
- Bigarren kontzertua, otsailak 14an izango da. Eñaut Zubizarretak “Doodem” proiektua aurkeztuko du Usurbe antzokian.
- Hirugaren kontzertua martxoaren 9an izango da. Honetan 2024ko Igartza Musika Bekako irabazleen kontzertua izango dugu, Xurxo Morales eta Alejandro Costa izango ditugu. Kontzertua arratsaldeko 19:00tan izango da.
- Martxoan jarraituz, hilabete amaieran, hots, 23an Ache Pa Ti taldea izango dugu Igartzako jauregian, “Bilakatzen” deituriko proiektua aurkezten. Kontzertua arratsaldeko 19:00tan izango da.
- Bost. Kontzertua apirilak 6an izango da Igartzako jauregian, “Besaide” taldeak Irusta deituriko lana joko dute. Emanaldia arratsaldeko 19:00tan izango da.
- Maiatzak 18an, Xarma Laukotea taldea izango dugu Igartzako jauregian. Kontzertua arratsaldeko 19:00tan izango da.
- Ekainaren 13an Eñaut Elorrietak “Ateosteko Bira” proiektua aurkeztuko du. Kontzertu honi dagokionez, Loinazko San Martinen Basilikan izango da gaueko 20:00tan.
- Ziklo honetako azken emanaldia ekainaren 28an izango da. Loinatz Abesbatzaren eta Sabadelleko Belles Arts Koruaren kontzertua izango dugu arratsaldeko 19:30tan Loinazko San Martinen Basilikan.