Otsailean zehar hainbat tailer antolatu ditugu, haur zein helduei zuzenduak.

  • Lehenengo tailerra, otsailak 8an izango dugu. Kasu honetan, arratsaldeko 16:30tan Igartzako errota hidraulikoa ezagutzeko aukera izateaz gain, jarraian talo tailerra egingo dugu. Errotarien arto irina nondik eta nola lortzen zuten ezagutu ostean, talo goxo bat prestatu ahal izateko zenbait truku erakutsiko dizkizuegu; bakoitzak bere taloa jateko aukera izango du, nahi duenak txokolatearekin lagunduta.
    Bereziki familiei edo lagun taldeei zuzendutako tailerra da.
    Prezioa:
    • 0-5 urte artean: doan
    • 6-12 urte artean: 8€
    • 13 urtetik gora: 10€
  • Hurrengo tailerra, otsailak 22an 16:30tan izango da Igartzako jauregian. Kasu honetan Lantz-eko herrian ospatzen diren euskal inauteri tradizionalari keinu bat eskaini nahi izan diogu. Ziripot, Miel Otxin eta Zaldikoaren elezaharra kontuan hartuta, ttuntturroak egingo ditugu, hau da, Miel Otxinek daraman kapela koloretsua.
    Batez ere familiei zuzendutako tailerra da, haurrek guraso/helduen laguntzarekin, bakoitzak bere ttuntturroa egingo du.
    Prezioa
    • 6€ haur bakoitzeko
  • Haurreko bi tailerrak batez ere familiei zuzenduak daude. Azken tailerra ordea, bereziki helduentzako izango da. Tailer hau otsailak 28an izango da, Igartzako jauregiko bilera aretoan, 17:00tatik 19:30tara izango da.
    La Niña Bonita-k eskainiko duen bordatu eta estanpazio tailerra izango da.
    Prezioa:
    • 45€ pertsonako

Tailer guztiek parte hartzaile kopuru mugatua izango dute, beraz, beharrezkoa da izena ematea. Deitu edo mezu bat idatzi dezakezue ondorengo helbide eta telefonoetara:

  • Helbide elektronikoa:
    • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Telefonoa:
    • 943 08 77 98
  • Whatsapp:
    • 640 20 93 58