ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK 2024
Aurten ere urri eta azaroko egunetan, EAEko hainbat herritan Ondarearen Europako Jardunaldiei loturiko jarduera ezberdinak izango dituzue.
2024ko leloa “Kulturaren bideak” delarik, gure ondarearen eta kanpotik datorkigun ondarearen arteko lotura edota bideak aztertu nahi dira, sortzen diren kultura-sareak balioan jarriz. Eta etorkizunari dakionez, ondareak sare berriak sortzeko gaitasuna izatea.
Igartzak urtero parte hartu izan du hutsik egin gabe bisita gidatu bereziak, erakusketak eta bestelako jarduerak antolatuz. Baina aurten, denbora gutxi barru egongo diren barne-aldaketen ondorioz sortutako ezjakintasuna tarteko, parte-hartzea datorren urtera arte atzeratzea erabaki da.
Beraz aurtengo urria-azaroan Igartzak Ondarearen Europako Jardunaldiei loturiko ekitaldirik izango ez duen arren, jarraian uzten dizuegu Gipuzkoako jardunaldien liburuxka. Kontsultatu eta udazken sasoiari zukua ateratzeko.