2024ko azaroan Lemniskatako zientzia elkarteak antolaturiko “Zientziaroa” izango dugu berriro ere Igartzako Monumentu Multzoan.
Edizio honetan lau hitzaldi izango ditugu.
Azaroaren 8an Sergio Seoanek lehenengo hitzaldia eskainiko du honako gaiarekin “Las microalgas: de la naturaleza a las aplicaciones biotecnologicas”
Azaroaren 15ean, solasaldi bat eskainiko dute Xabier Murielek eta Xabier Aldanondok honako gaiarekin “Kirola eta Teknologia. Txirrindularitzan goi errendimenduan erabiltzen diren gailuak”.
Azaroaren 22an, “Goierriko Ikertzaile eta ekintzaileak” gakoarekin hiru hizlari izango ditugu: Aintze Sala, Nerea Albarran eta Xabier Zurutuza.
Azkenik azaroak 29an, azken hitzaldia Fernando Plazaolak eskainiko du “Unibertsoa: Bere ezagutzaren historia”.
Hitzaldi hauek guztiak Igartzako jauregiko patioan emango dira, arratsaldeko 19:00tan.