Datorren uztailak 17tik irailak 8ra arte, bi egunak barne, Igartzak udako ordutegia jarriko du martxan.

Asteazkenetik igandera informazio puntua goiz eta arratsaldez irekiko dugu, 11:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 19:00tara. Ordutegi honen baitan eskainiko dira ohiko bisita gidatuak Monumentu Multzoa ezagutzeko, 11:30tan, 13:00tan, 16:30tan eta azkena 18:00tan.

Ohiko bisitez gain, bisita gidatu bereziak erreserbatzeko aukera dago, ostiralero 18:00tan eskainiko dira:

  • Uztailak 19
    Emakumeen presentzia Igartzan 3 bisita berezik
  • Uztailak 26
    Bisita gidatu mitologikoa
  • Abuztuak 2
    Industriaren hastapenak Igartzan
  • Abuztuak 9
    Emakumeen presentzia Igartzan
  • Abuztuak 16
    Bisita gidatu mitologikoa
  • Abuztuak 23
    Industriaren hastapenak Igartzan
  • Abuztuak 30
    Emakumeen presentzia Igartzan
  • Irailak 6
    Bisita gidatu mitologikoa

Azkenik, ohiko bisitekin batera edo hauen ordez, talo tailerra erreserbatzeko aukera eskaintzen jarraituko dugu.

Bisita gidatu berezi edo talo tailerrak erreserbatzeko deitu edo idatziguzue, baita zalantzak argitzeko ere. Hauei buruzko informazio gehiago aurkitu dezakezue gure webgunean.

OHARRAK:

Uztaila eta iraileko egunetan, Igartzan burutu daitezkeen beste ekitaldi kulturalek informazio puntuaren arreta zerbitzuan eta bisita gidatuen eskaintzan eragina izan dezakete.

Irailak 7an, auzoko jaien baitan, Igartzako dantzarien eguna izango da. Kofradiako dantzariek eguerdian eskainiko dute ikuskizuna Igartzako Monumentu Multzoan. Beraz goizean ezin izango dira bisitak burutu prestaketa lanak direla eta.