Egun hauetan beste bi erakusketen irekiera izan ditugu.

Pasa den igandean, 12:00tan, sari banaketarekin Argizpi Argazkizale Elkarteko kideek jauregiko erakusketa aretoan aurkitzen den argazki erakusketa ireki zuten. Maiatzak 2ra arte egongo da ikusgai.

Bestalde, gaur arratsaldean, 16:00tan Andramendiko ikasle talde batek euren erakusketa irekiko dute burdinolako erakusketa aretoan. Egun gutxi batzuetan izango da ikusgai, osteguna izanik azken eguna.

Erakusketen ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 18:00 – 20:00
Asteburuetan 11:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:00

Gogoratu maiatzak 26ra arte, Igartzako errotan ikusgai dagoela Urak Daramana ikusentzunekoa.