Azaroak 1an, ostirala, hasi zen aurtengo Azaroa, Zientziaroa. Ostiralero zientziaren inguruko hitzaldiak antolatzen ditu LEMNISKATAK, Goierriko Zientzia-Sare Herrikoiak.

Aro honi hasiera eman dion hizlaria Mikel Sanz izan zen, "La Computación Cuántica y sus aplicaciones" saioarekin. Hilabetean zehar beste 3 saio izango ditugu eta gerora, urtarrilean matematikekin itzuliko zaizkigu Lemniskatakoak; udaberriarekin batera Goierriko enpresari eta ekintzaileak gonbidatuko dituzte.

ZIENTZIAROA 2023:

  • AZAROAK 10, 19:00
    Martin García
    TESOROS FOTOGRÁFICOS DEL GOIERRI DEL SIGLO XIX EN EL ARCHIVO GENERAL DE NAVARRA
    • Lemniskata Kaierak bildumarako idatzi duen bere 7. alea (5.ari jarraipena ematen diona) aurkezteaz gain, liburuak salgai jarriko dituzte.
      Gainera, 7. eta 5. aleak sortzeko oinarri hartutako Brunet Bildumako argazki erakusketa azaroak 17tik 26ra egongo da jauregiko erakusketa aretoan. Astelehenetik ostiralera 18:00tatik 20:00tara eta asteburu zein jai egunetan 11:00tatik 14:00tara eta arratsaldean 18:00tatik 20:00tara.
  • AZAROAK 17, 19:00
    Jacinto Lobo Morán
    LA TRANSICIÓN ENERGÉTICA
    • Azkenekoz 2012ko Zientziaroan izan genuen "Energía y civilización" hitzaldiarekin, 11 urte hauetan zein aldaketak egon diren jakingo dugu.
  • AZAROAK 24, 19:00
    Maria Elzaurdi (Lortek), Iker Martinez (Kaxola) eta Andoni Mikelarena (Biziola)
    GOIERRIKO IKERTZAILE ETA EKINTZAILEAK
    • Hirukote honek euren esperientziaz jardungo dute, bakoitzaren ibilbidea ezagutuz ikertzaile edota ekintzaile gisa.

 

X. LEMNISKATA MATEMATIKA ARGAZKI LEHIAKETA.

Ohar gisa jakin dezazuela azaroaren 1etik abenduaren 31ra lehiaketan parte hartzeko aukera irekia dagoela.

Informazio gehiago: 

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.