ORDUTEGI BEREZIA

Igartza Gabonetako oporraldian zabalik izango duzue. Asteazkenetik igandera Informazio puntua 11:00tatik 14:00tara irekiko dugu, ohiko bisita gidatuak eskainiz 11:30tan eta 13:00tan.

Ohiko bisita gidatuaz gain, aurrez erreserba eginda, bisita gidatu mitologikoa edo/eta talo tailerra egiteko aukera ere badago, plan bikaina familian egiteko.
Bisita gidatu mitologikoan Igartzako Monumentu Multzoa osatzen duten eraikin ezberdinak ezagutuko ditugu beste ikuspuntu batetik, garai bateko Igartzako biztanleek euren mundua nola lertzen zuten jakingo dugu bertako eta inguruko kondairekin.
Talo tailerraren kasuan, Igartzako errota hidraulikoan egiten da, lehenengo Erdi Aroan jatorria duen errota ikusi eta bertan ehotzen ziren zerealen garrantzia ezagutuko dugu eta jarraian, bertan, taloak nola egiten diren ikasiko da.
Erreserba egiteko deitu 943 08 77 98 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera

Abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1a itxi egingo dugu.

ERREGE ZAMALKADA

Nahiz eta Olentzerok bere ikatza Igartzako burdinolako biltegian gordetzen duen, urtero Beasaingo udaletxe ingurura gerturatzen da gutunak jasotzera. Aldiz, urtarrilak 5eko iluntzean Hiru Errege Magoak Igartzara etortzen dira, jauregiko patioan haurrekin bildu eta hauen gutunak jasotzeko..

ERAKUSKETA

Abenduak 16tik urtarrilak 7ra arte, Igartzako burdinolan GOIERRIKO ARTISTEN TOPAKETA erakusketa izango duzue. Hainbat artistek parte hartzen dute haien artelanekin osatuz erakusketa hau, bertan margoak, eskulturak eta bestelako teknikekin eginiko lanak ikusi ahalko dira

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 18:00-20:00
Asteburu eta jai egunak: 11:00 - 14:00 / 18:00 - 20:00

.Abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1a itxi egingo dugu.

BEASAINGO EGITARAUA

Beasaingo Udalak eta herriko beste eragileek, egitarau zabala osatu dute Gabon hauetarako. Hauen berri izateko Udal Agenda kontsultatzea gomendatzen dizuegu.

 

Igartzatik Gabon zoriontsua opa dizuegu.

Gabonetan asteazkenetik igandera zabalik 1100 1400