2023ko 2.seihilekoa

Urteko 2.seihileko edo zikloa, uztailean hasi zen. Ordutik kontzertuak eskaini dira herriko hainbat txokotan; orain Igartza Musika eta udazken kulturalak bat eginik, ugariak izango dira Beasaingo ekitaldi kulturalak.

Igartza Musika Programan, urtea amaitu bitartean oraindik baditugu 5 kontzertu:

  • Urriak 22, 19:00tan
    • Igartzako jauregian
      • Lojnatz Abesbatzaren kontzertua
  • Azaroak 5, 18:30tan
    • Loinazko S. Martin Baselizan
      • Megaron Chamber Choir (Esloveniako abesbatza)
        Tolosako abesbatzen lehiaketan parte hartzen dute.
  • Azaroak 19, 19:00tan
    • Andre Mari Zeruratuaren Parrokian
      • Aitor Alvarez eta Oscar Rodriguez-en emanaldia
  • Abenduak 17, 19:00tan
    • Loinazko S. Martin Baselizan
      • Loinatz Abesbatzaren kontzertua

Igartza Musika Zikloaren baitan, Igartza Musika Beka ospatuko da abenduak 2an Igartzako jauregian. Egun osoa iraungo duen ekitaldia izango da. Musika ikasle ezberdinek parte hartuko dute, bekaren lehian.
Ikusle moduan edonor gerturatu daiteke, eguneko edozein ordutan, betiere emanaldi bakoitzaren arteko atseden aldietan sartuz jauregira.