EUROPAKO ONDAREAREN JARDUNALDIAK 2023

Bizi Ondarea!

estrella 1 300

Aurten ere Igartzak programan parte hartuko du, erakusketa bat eta bi bisita gidatu antolatuz.

ERAKUSKETA

Azala

Irailaren 30tik urriak 15a arte egongo da zabalik, Igartzako burdinolan, ohiko ordutegian:
- Astelehenetik ostiralera 18:00 – 20:00
- Asteburu eta jai egunetan: 11:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:00

Erakusketa honen gaia, Igartzan mendeetan zehar egon diren lanbideak dira. Datu historiko edota bertako bizilagunen testigantzei esker balioztatu izan ditugun lanbideetan zentratu gara. Irudi eta QR kodeez lagunduta, gaur egun desagertuta dauden lanbide horien ezaugarriak ulertu ahal izango dira.

BISITA GIDATUAKSegalari

Erakusketarekin loturiko bi bisita gidatu eskainiko dira, irailak 30 eta urriak 8an. Biak 11:30tan eta euskaraz izango dira.

Erakusketan dauden lanbide batzuk hari bezala hartuta, Igartzako Monumentu Multzoko eraikin ezberdinak bisitatuko dira.

Aurretik erreserbatzea gomendatzen da:
 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
943 08 77 98
605 771 881

Tasio