Pasa den irailaren 15etik aurrera, "neguko" ordutegiarekin gabiltza lanean Igartzan.

Informazio puntua asteburu eta jai egunetan irekiko dugu 11:00tatik 14:00tara, bisita gidatuak eskainiz 11:30 eta 13:00tan.
Urriko eta abenduko zubietan ere, ordutegi berarekin, zabalik egongo gara.
Talde handien kasuan, aurretik erreerba egin ezkero, ohiko ordutegitik kanpo bisita gidatua antolatu dezakegu

Erakusketen kasuan, astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 bitartean eta asteburu zein jai egunetan 11:00 - 14:00 eta 18:00 - 20:00 bitartean egongo dira zabalik.

Bisitez gain, Igartza ekitaldi kulturalez blai egongo da udazken zein neguan. Gure zein Beasaingo udalaren agendak kontsultatzea gomandatzen dizuegu, erakusketa, hitzaldi, kontzertu eta bestelako ekitaldi kulturalen berri izateko.

UdazkenaUdazkena - 2