Uztailetik kurtso berria hasi bitartean, Igartzan udari begira izango dugun eskaintzaren berri emango dizuegu:

Informazio puntua zabalik izango duzue asteazkenetik igandera, goizean 11:00tatik 14:00tara eta arratsaldean 16:00tatik 19:00tara. Honekin batera, ohiko bisita gidatuak eskainiko dira Igartzako Monumentu Multzoa ezagutzeko, asteazkenetik igandera, orokorrean honako orduetan: lehenengoa 11:30tan, ondoren 13:00tan, gero 16:30tan eta azkena 18:00tan. Bisita gidatu bereziek ordea eragina izango dute, asteazkenero 16:30tan eskainiko ditugulako, Emakumeen presentzia Igartzan eta bisita mitologikoa txandakatuz:

  • Uztailak 12: Emakumeen presentzia Igartzan
  • Uztailak 19: Bisita mitologikoa
  • Uztailak 26: Emakumeen presentzia Igartzan
  • Abuztuak 2: Bisita mitologikoa
  • Abuztuak 9: Emakumeen presentzia Igartzan
  • Abuztuak 16: Bisita mitologikoa
  • Abuztuak 23: Emakumeen presentzia Igartzan
  • Abuztuak 30: Bisita mitologikoa

*Bisita gidatu berezietan parte hartzeko, aurrez erreserba egitea eskatzen da.

Musica para ver elkarteak antolatutako erakusketek jarraipena izango dute abuztuak 27ra arte, egunero 18:00tatik 20:00tara, astebukaeretan goizez ere irekiko dira 11:00atik 14:00tara. Orain arte errotako Kanpaien artea eta Burdinolako Elkanoren mundubirako musika tresnak izan ditugu ikusgai, uztailaren 11tik aurrera hirugarren erakusketa gehituko zaie, jauregian emakumeak musika tresnetan nola irudikatu izan diren ikusiko duzue.

Erakusketa hauen osagarri, musika instrumentu hauek modu egokian ezagutu ahal izateko, bisita gidatuak eskainiko ditugu, asteburuetan 18:00tan.

taula uda eus