1.. ARGAZKI LEHIAKETA Argazki lehiaketa

PIRINIOETAKO BURDINAREN BIDEA elkarteak lehenengo aldiz antolatu du argazki lehiaketa, Burdina historian zehar izenburupean.

Lehiaketaren helburua Europar ibilbide honen Ondare siderurgikoa ezagutaraztea, sorkuntza sustatzea eta biztanleriaren arteko elkartrukea sortzea da. Horregatik adin guztietako bisitariei dago zabaldua lehiaketa hau; inguruko edo beste erkidego zein herrialdeko ondarea bisitatuz edo hauetan antolaturiko ekintzetan parte hartuz argazkiak egin eta lehiaketan parte hartzeko deialdia luzatzen dute, argazkigintza atsegin izateaz gain, siderurgia eta burdinaren testiguekiko sentsibilitatea duen orori.

Lehiaketa martxoak 25tik apirilak 25ra bitartean izango da, irabazleak maiatzaren 10ean argitaratuko dira.

Argazkiek, Pirinioetako Burdinaren Bidean dauden ondareena izan behar dute, . Argazkiek, modu zuzenean edo zeharka, gaiarekin lotuta egon behar dute: ondare multzoa, arkitekturarenxehetasun edo elementu horrekin lotura duen objektua izan daiteke adibidez.

Jarraian uzten dizuegu esteka Pirinioetako Burdinaren Bidean dauden baliabide turistiko ezberdinak ezagutzeko – Aste Santua aprobetxatu dezakezue bisitak egiteko - .

Igartzaren kasuan, apirileko igandeetan bisita gidatuak eskainiko ditugu argazkiak eraikinen barrutik ere atera ahal izateko. Goizeko 11:30tan eta 13:00tan izango dira bisita gidatuak.

PIRINIOETAKO BURDINAREN BIDEA, baliabide turistikoak: https://pirinioetakoburdinanbildea.eus/

BURDINA HISTORIAN ZEHAR argazki lehiaketa: https://pirinioetakoburdinanbildea.eus/1-argazki-lehiaketa/