erakuksketaren aurkezpena

Martxoaren 2an 18:30tan emango zaio hasiera Asmube Elkarteak antolatu duen erakusketari. Carmen Garin, Birte Kurth, Olga Uribe eta Amarenak-en laguntzarekin; Tytti Thusberg eta Maran Garmendia Rekalderen parte hartzearekin.

Azken honek sortu zuen Berrehuntzen egitasmoa. Lihoa ekoizteko teknika tradizionalak berreskuratuz, ereitetik oihal bilakatzerainoko prozesu osoa gure arbasoek egiten zuten moduan jaso eta erakutsi nahi du. Honez gain, prozesu tradizionala ekologikoa ere badenez, lihoaren zuntzekin eginiko oihalen erabilera sustatu nahi du modaren industrian; adiskide du Tytti Thusberg moda diseinatzailea, zeinek Slow Fashion-aren filosofia jarraitzen du eta bere lan batzuk ikusgai daude erakusketan.

Erakusketa zabalik egongo da Igartzako jauregiaren erakusketa aretoan martxoaren 2tik 19ra.
Ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 18:00 – 20:00
- Asteburuetan: 11:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:00

liho erakusketa