Maiatzaren 14an, igandea, Gipuzkoako II. Erroten Eguna ospatuko da, eta horrekin batera, ondare-elementu horien inguruko jarduera programa zabala egingo da, horiek balioan jarri eta jendeari ezagutarazteko

Aurten II. Gipuzkoako erroten eguna antolatuko da, ondare-elementu horien inguruko jarduera programa zabala egingo da, horiek balioan jarriz eta jendeari ezagutzera emanez.

Errotak gure ondare historiko, teknologiko, antropologiko eta etnografikoaren parte dira. Mende askotan zehar garrantzi handia izan dute Gipuzkoako garapen sozial, ekonomiko eta industrialean. Lurraldearen antolaketaren eta giza jardueraren adierazpenik esanguratsuenetako bat dira, ondare adierazgarria, gizakiak bere ingurunearekin dituen harremanei buruz hitz egiten duena, eta gure kulturaren eta historiaren parte diren iraganeko bizimoduei buruz hitz egiten duena.

Aurtengo Gipuzkoako Erroten Eguna Ihurrita Errota elkartearen  eta Igartzako Monumentu Multzoa kudeatzen duen Aldaberen artean antolatu da.

 Jendeari errotak hobeto ezagutzeko eta ondare-elementu horri lotutako alderdi ezberdinak ulertzeko aukera ematea du helburu: historia eta kultura, ingurumena, teknologia, energia desberdinen erabilera eta gure gizarteak eta paisaiak izan dituzten aldaketak.

Lurraldearen orografiari eta klima euritsuari esker, errotaren industria garatu da, mendeetan zehar energia hidraulikoa baliatzen baitzuen komunitateari zerbitzua ematen zion hainbat zereal mota ehotzeko.

Ia 40 jarduerak, publiko guztiarentzako egitaraua osatzen dute, besteak beste, errotagintza topaketa, hitzaldiak, bisita gidatuak, haur eta familientzako tailerrak, martxak,...

Zehazki, Aia,  Amezketa, Andoain, Antzuola, Arama, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain,  Bergara, Donostia,  Errenteria, Ezkio-Itsaso, Hondarribia, Irun, Larraul, Legazpi, Leitz-Gatzaga, Mendaro, Mutiloa, Oiartzun, Oñati, Ormaiztegi, Soraluze, Tolosa,  Zaldibia, Zegama eta Zerainen egingo dira jarduerak.

Maiatzaren 6an hasiko dira Beasaingo Igartzako Monumentu Multzoan ospatuko den Errotagintzaren topaketarekin.  Bertan edizio honetako parte hartzaileak bilduko dira. Beasain, Mutiloa eta Ataungo esperientziak ezagutu ondoren, Erroten egunaren aurkezpen ofiziala egingo da. Ondoren Igartzako Monumentu Multzoa bisitatzeko aukera ere izango da.

Maiatzaren 13an eta batez ere 14an biltzen dira proposamen gehienak, eta maiatzeko aurreko eta hurrengo asteburuetan ere badaude ekitaldiak.

Atxikita bidaltzen dizkizuet kartel eta egitarauak. Informazio gehiagorako deitu 943 08 77 98 edo 605 771 881 telefonora.

II. GIPUZKOAKO ERROTEN EGUNEKO EGITARAUA

II. GIPUZKOAKO ERROTAGINTZA TOPAKETA

 

Errota eguna 2023