ARGIZPI Argazkizale Elkarteak antolatutako erakusketa bueltan da.

Pasa den urtean zehar antolatutako lehiaketetan sailkatuak izan ziren argazkiek osatzen dute erakusketa, horregatik "lehiaketen lehiaketa" moduan ere ezagutzen da. ARGIZAIOLA saria Euskal Herriko Argazkizale Elkarteek sortu zuten 1973an.

Aurtengo Argizaiola sariaren irabazlea Eva Franco zumaiarra izan da, Maskarada Sisters (2021) lanarekin.

 

TROFEO ARGIZAIOLA 2021 EVA FRANCO Maskarada Sisters

 

Erakusketa zabalik egongo da irailaren 10tik 25ra, Igartzako burdinolako erakusketa gelan. Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunak: 11:00 - 14:00 eta 18:00 - 20:00