Habian dira aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldiak. Herri ezberdinetako ondarea publikoaren eskura jarri dira, aurtengo leloa “Ondarea loratuz, gozatu! Ondarea jasangarria” izanik, ondarea bera eta hau balioan jartzeko erabiltzen diren baliabide ezberdinak jasangarriak direla edo izan daitezkeela erakutsi nahi da. Bestalde, gutxienez aurreko urteko jardunaldietatik, berdintasuna eta inklusibitatea sustatzen ere jarraitu nahi da, ondarea guztion eskura egon dadin.

Igartzan bi jarduera antolatu ditugu. Bietan parte hartzaile kopurua mugatua dago, beraz, beharrezkoa da izena ematea:

  • KOSMETIKA NATURALA tailerra
    Urriak 8, 16:00. Igartzako jauregia.
    8 urtetik gorakoei gomendatua.
    mendean Igartzako Mariak hortzak garbitzen ote zituen? Garai hartan makilatzen ote ziren?
    Gaur egun kontsumitzen ditugun zenbait produktu modu naturalean egiteko tailerra eskainiko da Igartzako Monumentu Multzoan, hala nola hortzetako pasta, ezpainetako pintura, etab.
    Fabrikazio modu tradizionalak erabiliz, ingurumena eta natura errespetatuz, kosmetika eta higiene pertsonalerako produktuak egiteko aukera izango dute Osabi naturaleko Bidatz Sasianen laguntzarekin.
  • BISITA GIDATU MUSIKATUA
    Urriak 23, 12:00. Igartzako Monumentu Multzoan.
    Mendeetako bidaia egiteko aukera ematen dio Igartzako Monumentu Multzoak bisitariari. XIV. mende amaieran du jatorria monumento multzoak, baina, harrezkeroztik, historiaren eta aurrerapen teknologikoen lekuko, eraikin ugari joan da sortzen edo aldatzen beti ere jasangarritasun irizpideak jarraituz.
    Mendez mende Beasaingo gune garrantzitsu honetan gertatzen joan denaren berri izango dugu bisita gidatu honetan, gure nortasunari loturiko doinuez lagundua. Aitor Furundarena musikariaren laguntzarekin.

Erreserba egiteko 943 08 77 98 telefonora deitu dezakezue edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi.

Ondarearen Europako Jardunaldiak-en web gunean informazio gehiago duzue eta liburuxkak pdf formatuan deskargatu ditzazkezue:

GIPUZKOA

BIZKAIA

ARABA