UDAN ERE IGARTZA ZABALIK!

San Joan eguna pasa da eta uda sasoian gaude. Denboraldi honetan, Igartza ezagutzeko, uztailaren 1tik irailaren 11ra arte gure ordutegia zabalduko dugu.

Ermitan kokatua dugun informazio puntua asteazkenetik igandera zabalik egongo da 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 bitartean. Ordutegi honen baitan, lau  bisita gidatu eskainiko ditugu Monumentu Multzoa bere osotasunean ezagutu ahal izateko: 11:30tan, 13:00tan, 16:30tan eta 18:00tan.
Prezioak eta informazio gehiago https://www.igartza.eus/bisitak

Ohiko bisita gidatuez gain, astean zehar bisita gidatu bereziak ere eskainiko ditugu arratsaldeko 16:30tan guztiak. Hala ere, hauetan parte hartu ahal izateko erreserba egitea beharrezkoa izango da, 943 08 77 98 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzita.

  • Talo tailerra
    • Bisita gidatuaren ostean, errotan, talo tailerra egiteko aukera izango da. Bakoitzak bere taloa egin eta jango du, guk geuk lagunduko dizuegu prozesu osoan zehar. Ez izan zikintzeko beldurrik!
    • Aztekenetan izango da.  Uztailak 27. Abuztuak 3, 10, 17, 24, 31an. Irailak 7an.
  • Beasaingo industriaren hastapenak.
    • Goierriko lurrak ezagunak dira bere mea harriagatik, mineral hau lantzeko burdinolak eraiki ziren eta gerora industrializazioa iritsi zen. Guzti honek Igartzari nola eragin zion ezagutzeko bisita gidatua.
    • Ostegunetan izango da. Uztailak 28. Abuztuak 4, 11, 18, 25ean. Irailak 1, 8an.
  • Igartzako emakumeen historia.
    • Igartzaren historia kasu berezia da, bere protagonista nagusiak emakumezkoak ditugu. Euren bizitzan eta ekarpenetan zentratuko gara, Maria Lopez de Yarzatik hasi (1420-1505) eta Martina Irizarreraino (1933)
    • Ostiraletan izango da. Uztailak 29. Abuztuak 5, 12, 19, 26. Irailak 2, 9an.
  • Igartzako bisita mitologikoa.
    • Monumentu Multzoa beste ikuspegi batetik ezagutzeko bisita. Eraikin bakoitzean, harekin lotura duen kondairaren bat edo beste kontatuko da.
    • Larunbatetan izango da. Uztailak 30. Abuztuak 6, 13, 20, 27. Irailak 2, 10ean.