makala gureGipuzkoa
Ekainak 23
, osteguna, San Juan bezpera dugu. Indar bereziko eguna, Udaren hasiera iragartzen digu eta aspaldiko sinesmenetan egun magikoa. Mundu osoan ospatzen den eguna, sua piztuz bertan urteko zorigaitzak erreaz eta gaizkia uxatuz.

Bi urteren ondoren, San Joan bezperako egitaraua itzuli zaigu, bueltan dira dantza eta musika. Hau da aurtengo egitaraua:

19:30 Makala altxatzea Igartzan, Kantujira taldearen emanaldiarekin batera.

20:00 San Joanetako soka-dantza Igartzan Aurtzaka dantza taldearen eskutik.
Jarraian Kantujira taldearen irteera Igartzatik Barrendain plazara.

21:30 Goizeresi Txistulari Elkartearen kalejira, dantzariekin batera, Igartzatik Barrendain plazara.

22:00 San Joanetako soka-dantza Barrendain plazan.

22:30 San Joan sua Barrendain plazan piztuko da.

Ondoren erromeria Muxutruk taldearen eskutik Barrendain plazan.

 

Gora San Juan, beti etorri
eta juan, bai San Juan
Beti zaitut gogoan