Ekainaren 3an zabaldu zen Jose Luis Elexpe "Pelex" eskulturgilearen erakusketa.

Hotsez Hots eta Hotsez Hots 2.0 bildumetako lanak erakusgai daude Igartzako burdinola barneko espazio ezberdinetan (goiko zein beheko solairuetan). Eskulturez gain margolanak ere badaude, gainera beheko solairuko ikatz biltegian, Pelexen eginiko beste lanen argazkiak ikusteko proiekzioa dago.

Erakusketa hau ekainaren 3tik uztailaren 3ra egongo da zabalik, honako ordutegian:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburuetan: 11:00 - 14:00 eta 18:00 - 20:00

IMG 20220531 180606