Atzo, irailak 16, Igartza Literatura Bekaren XXIV. edizioa ospatu zen Igartzako jauregian.

Auntengo irabazlea Olatz Mitxelena Larreta oiartzuarra izan dugu "Arrakalak" lanarekin. Urte beteko epea du lana amaitzeko eta 2023ko otsaila-martxoan argitaratuko litzateke liburua.

Bestalde, iazko irabazlea izan zen Maddi Ane Txoperena Iribarren lesakarrak bere lanaren emaitza entregatu du, sariaren bigarren zatia eskuratuz. Bere "Ez erran inori" liburua datorren otsaila-martxoan argitaratuko da.

Albistearen xehetasun gehiago: https://www.beasain.eus/kultura-albisteak/3992-olatz-mitxelena-izan-da-xxiv-igartza-literatura-bekaren-irabazlea

WhatsApp Image 2021 09 17 at 14.40.09